XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbat aldiz ez ote dut errepikatu zientzia-fikziozko pelikula txarretako martziano izen hori?

Zenbat aldiz ez ote naiz masturbatu, klitorisa ukituz gorputz osora barreiatzen zaizkidan ikara-uhinetan erotu beharrean, begiak itxita etengabe luzatzen eta estutzen begitantzen ditudan gozamen-espiralen mende gelditzen nintzelarik?

Zenbat aldiz ez naiz busti Josu Triki Head neureganatu eta larruazala bere erasoei ireki nion gauaz oroituz?

Munduan gauza hoberik dela uste duena ausar dadila bere iritzia agertzen, nik neurea agertuko dizuedan bezala.

Psikologoak esaten digu idaztea on zaigula ni bezalako jendeoi.

Nik sentipen bikoitza izaten dut horren aurrean; batetik, iruditzen zait gure adimenak defentsaz biluztu nahi dituela, eta gero zail izango zaigula adimenok berriro itxi eta intimitatearen jantziaz babestea; baina bestetik ez naiz neure buruarekin bakarrik bizitzeko gai sentitzen ere, askotan arrotzak baitzaizkit (...)